Pagoeta Mendizale Elkartetik, eskerrak

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 8a

Eskerrak ematea:

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta joan zen igandean aurrera eramandako Zarauzko Iraupeneko III. Ibilaldia, eta Ibilaldi Txikia,  dela eta,  Elkarte honek publikoki eskerrak eman nahi dizkie ekitaldia antolatu eta aurrera eraman ...

Eskerrak ematea:

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta joan zen igandean aurrera eramandako Zarauzko Iraupeneko III. Ibilaldia, eta Ibilaldi Txikia,  dela eta,  Elkarte honek publikoki eskerrak eman nahi dizkie ekitaldia antolatu eta aurrera eraman ahal izateko beren babesa eta laguntza eman duten   Instituzio, hala nola, Zarauzko Udala, Kirol Patronatua, Turismo Bulegoa, Udaltzaingoa, Aiako Udala, Pagoeta Parkea, DYA,
merkatari, eta  baita ere, antolakuntzan, eta nola ez, egunean bertan ekitaldia aurrera eraman ahal izateko euren laguntza isil eta desinteresatua eman duten norbanako guztiei  ere,  isileko laguntza hori ezean ezinezkoa suertatuko litzake horrelako ekitaldi bat aurrera eramatea. Horiez gain,  nola ez,  ibilaldietakoren batean partaide izan diren guztiei ere.

Ea! Hemendik bi urtetara  IV.   ekitaldi bat  antolatzeko modua den?  Horrela bada berriro ere zuekin denokin kontatuko dugu.

Pagoeta M.E. Batzordea  eta antolakuntzaren izenean, Milesker denoi!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide