Elkartasun jaialdia antolatu dute ostiralerako, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 8a

Zaratazarautz kolektiboak elkartasun jaialdia antolatu du ostiralerako, Putzuzulo Amets Fabrikan. Helburua kolektiboko lagun bati laguntzea izango da: “Gure lagun bati 4.000 euroko isuna eta bi urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote. Zuen laguntza beharrezko dugu ostiralean Putzuzulon festa egiteko. Lagunekin elkartu eta nazien inpunitate eta oldarraldia salatzeko”. Hala, 22:00etatik aurrera hainbat talde taularatuko dira: Erantzun, Metralleta, Humilitate, Ernia, Diskoiraa eta Inor Ez.  

Zaratazarautz kolektiboak elkartasun jaialdia antolatu du ostiralerako, Putzuzulo Amets Fabrikan. Helburua kolektiboko lagun bati laguntzea izango da: “Gure lagun bati 4.000 euroko isuna eta bi urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote. Zuen laguntza beharrezko dugu ostiralean Putzuzulon festa egiteko. Lagunekin elkartu eta nazien inpunitate eta oldarraldia salatzeko”.

Hala, 22:00etatik aurrera hainbat talde taularatuko dira: Erantzun, Metralleta, Humilitate, Ernia, Diskoiraa eta Inor Ez.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide