Zestoako Txokoko Pilota Txapelketan partea hartzeko izena emateko epea zabaldu du Zestoako Pilota Elkarteak. Izena emateko azkenengo eguna maiatzaren 16a izango da. Izena Koiote tabernan eman behar da eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu parte hartzeko. Pilota txapelketa maiatzaren 21ean hasiko da.