Agiro Mendi Taldeak Lareoko urtegira egun-pasa antolatu du iganderako (maiatzak 13). Goizeko 09:00etan irtengo du autobusak Gurutzetik eta itzulera 18:00etan izango da. Egingo duten ibilbidea Lizarrusti-Lareoko urtegia izango da; sei kilometro inguruko bidea. Bost urtetik gorako haurrentzat eta gurasoentzat da mendi irteera. Izena osteguna (maiatzak 10) baino lehen eman behar da Zestoako Herri Eskolan. Haurrek 5 euro eta helduek 7 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko. Diru hori honako kontu korronte zenbakian sartu behar da: Kutxa 2101 0033 210121175863. Izena emateko ordainagiria autobusera eramatea derrigorrezkoa dela esan dute Agirokoek.