Mikel Txikietan, gazteen neurriko egitaraua

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 8a

Gaur hasi eta astea amaitu bitartean ekimen ugari izango da Aizarnazabalen, Mikel Txiki eguna baita gaurkoa. Urtero legez, herriko txikienei zuzendutako jolasak izango dira egun guztian zehar. Inguruko herri eta auzoetako neska mutilak Aizarnazabalen izango dira jolasetan parte hartzeko. Ping-pong-ean, xakean, dametan, eta pilotan ibiliko dira, eskuz zein palaz. Arratsaldean zehar hainbat ekimen izango dute, merendola, buruhandiak eta poteoa. Eguna ongi borobiltzeko, dantzaldia izango dute iluntze partean. Erremonte txapelketa Festen baitan prestatu duten beste ekimena ostiraleko erremonte txapelketa izango da. Hasteko afizionatuek jokatuko dute, eta ondoren, profesionalek. Sarrera aurrez eskuratzen dutenek bost euro ordaindu beharko dute. Horretarako, 690-73 35 02 telefono zenbakira deitu beharko da. Egunean bertan erosteko aukera ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Kasu horretan zortzi euro ordaindu beharko dira. Iaz hala izan ez zen arren, aurtengoan ere gazteek makarroi jana prestatuko dute larunbat eguerdirako. Aurtengoan gaztetxean izango da tripa-festa. Ondoren herri arteko umeen jolasen finalak jokatuko dituzte, eta amaitutakoan, berriz, haur guztientzako kross herrikoia jokatuko dute. Mikel Txiki eguneko egitaraua Maiatzak 8, asteartea -Egun guztian. Herrien arteko haurren jolasak: Arroa, Oikia, Aizarna eta Aizarnazabal. -16:00. Askaria. -18.30. Buruhandiak eta poteoa. -19:30etik 21:00etara eta 22:30etik 00:30era. Orots taldearekin dantzaldia. Maiatzak 11, ostirala -22:30ean. Erremonteko jaialdia. Hauek izango dira erremontistak: Beñat-Iñaki eta Unai-Joxin. Zulaika-Agirrezabala eta Etxabe II.a-Zubizarreta. Sarrera, aurrez 5 euro eta egunean 8 euro. Maiatzak 12, larunbata -Goizean. Mendi irteera. -14:00. Makarroi jana, gaztetxean. -15:30. Herrian arteko haurren jolasen finalak. -Ondoren. Haurren kros herrikoia. -18:30. Batukada. Maiatzak 13, igandea -Meza ondoren. Alaitsu dantza taldearen ikasturte bukaerako dantza sioa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide