Lekuko bat jipoitu izana eta hilketa lotu ditu ‘Azkue auzi’-ko defentsak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko mai. 8a, 06:33

Martxoan Nuarben erasotu zuten emakumeak deklaratu du gaur defentsaren lekuko gisa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, Azkue auzi-ko helegitearen gaineko saioan. Ioanes Labaien defentsa abokatuak erasoak eta hilketak lotura dutela argudiatu du, kustodia kateko hutsuneak nabarmendu eta sakonago ikertu behar dela adierazteko. Labaienen arabera, «gauza arraroak» ari dira gertatzen hilketa jazo zenetik. «Eta Fiskaltzak ez ditu gauza arraro horiek ikertu». Hori da 88 orriko helegitearen funtsa. Eta horixe defendatu  du defentsak berak epailearen aurrean. Bide horretatik, aurrekoprozesuan argudiatutakoari eutsi zion: Ez da zilegi Ander E. zigortzea, ez baitago horretarako nahikoa froga. Deklaratu eta hurrengo egunean jipotu zuten lekukoa Nuarben, eta atzo berriz egin zituen adierazpenak. Lekukoak eta abokatuek ez ezik, Ander E. aztertu zuen psikologoak ere deklaratu zuen. Eta auzipetuarena berarena izan zen azken hitza. Errugabetzat jo zuen beste behin bere burua. Bertsio sinesgaitza Azkuetarren abokatu Miguel Castellsentzat bertsioa «ez da sinesgarria». «Areago, estrabagantea da», adierazi du, epaileak berak itxuran erabilitako hitzak errepikatuz. «Gustura nago gaurko saioarekin. Adingabeen epaiketetan ohikoak dira ‘ni ez naiz izan’ gisako bertsioak, errua beste bati egozten diotenak. Baina kasu honetan deklarazioak ez du indarrik. Hirugarren gizon baten existentzia ez da sinesgarria», adierazi zien saioa amaitu orduko, auzitegi atarian zeuden kazetariei. «Koartadak frogatu egin behar dira. Badaudenak kontrakoa [...]

Labaien abokatua

Defentsa abokatu Ioanes Labaien eta auzipetuaren anaia, kameralariaren bi aldeetan, atzo (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Martxoan Nuarben erasotu zuten emakumeak deklaratu du gaur defentsaren lekuko gisa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, Azkue auzi-ko helegitearen gaineko saioan. Ioanes Labaien defentsa abokatuak erasoak eta hilketak lotura dutela argudiatu du, kustodia kateko hutsuneak nabarmendu eta sakonago ikertu behar dela adierazteko.

Labaienen arabera, «gauza arraroak» ari dira gertatzen hilketa jazo zenetik. «Eta Fiskaltzak ez ditu gauza arraro horiek ikertu». Hori da 88 orriko helegitearen funtsa. Eta horixe defendatu  du defentsak berak epailearen aurrean. Bide horretatik, aurrekoprozesuan argudiatutakoari eutsi zion: Ez da zilegi Ander E. zigortzea, ez baitago horretarako nahikoa froga.

Deklaratu eta hurrengo egunean jipotu zuten lekukoa Nuarben, eta atzo berriz egin zituen adierazpenak. Lekukoak eta abokatuek ez ezik, Ander E. aztertu zuen psikologoak ere deklaratu zuen. Eta auzipetuarena berarena izan zen azken hitza. Errugabetzat jo zuen beste behin bere burua.

Bertsio sinesgaitza
Azkuetarren abokatu Miguel Castellsentzat bertsioa «ez da sinesgarria». «Areago, estrabagantea da», adierazi du, epaileak berak itxuran erabilitako hitzak errepikatuz. «Gustura nago gaurko saioarekin. Adingabeen epaiketetan ohikoak dira ‘ni ez naiz izan’ gisako bertsioak, errua beste bati egozten diotenak. Baina kasu honetan deklarazioak ez du indarrik. Hirugarren gizon baten existentzia ez da sinesgarria», adierazi zien saioa amaitu orduko, auzitegi atarian zeuden kazetariei. «Koartadak frogatu egin behar dira. Badaudenak kontrakoa dioten frogak dira; auzipetuaren DNA baino ez zegoen autoan», gehitu zuen.

Epaizain geratu dira, beraz, bi aldeak. Maiatzaren 17a baino lehen epai irmorik ez balego, ordea, Ander E. aske gera liteke, orduan beteko baitira 9 hilabete adingabekoentzako Zumarragako zentroan sartu zutenetik. Eta hori da adingabe batentzako gehienezko atxiloaldia, epai irmorik egon ezean.

Atzo aztertu zuten defentsaren helegitea Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, Donostian, 12:30etik 17:30ak aldera arte. Defentsak absoluzioa eskatu zuen auzipetuarentzat, eta fiskalak eta Azkuetarren familiak, berriz, behin-behineko epaia berrestea; 10 urteko kartzela zigorra eta bost urteko zaintzapeko askatasuna.

Iazko martxoaren 16an topatu zuten Azkueren gorpua Nuarbeko (Azpeitia) Ibai Eder urtegian. Eskuak eta hankak lotuta zituen, eta garezurra hautsita; harri batekin jo zuten, itxuran, eta kolpearen ondorioz hil zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide