Nabarraldek eskainitako hitzaldi zikloa izango da maiatzean

Karkara.eus 2012ko maiatzaren 7a

Lehena maiatzaren 7an izango da eta beste hirurak maiatzaren 10, 17 eta 24an, ostegunarekin guztiak

Aurten 500 urte beteko dira Gaztelako tropak Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zirenetik.

Aurretik ere jardunak ziren konkistak egiten Nafarroako ...

Lehena maiatzaren 7an izango da eta beste hirurak maiatzaren 10, 17 eta 24an, ostegunarekin guztiak

Aurten 500 urte beteko dira Gaztelako tropak Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zirenetik. Aurretik ere jardunak ziren konkistak egiten Nafarroako lurretan –1200ean Bizkaia eta Gipuzkoa konkistatu zituzten Nafarroako Erresumatik–.

Hori dela eta, kronologikoki antolatu du hitzaldi ziklo hau Nafarroa Bizirik Orion taldeak. Lau hitzaldi egingo dituzte Nafarroaren erreinuaren hastapenetan hasi, 1200ean Gipuzkoaren konkistarekin jarraitu –gaia gerturatze aldera–, gazteluen suntsiketari buruz hitzaldi bat –inguruan uste baino gaztelu gehiago genituelako– eta azkena 1512ko konkistarenarekin bukatuta.

Honakoa da programa:

Maiatzak 7 - astelehena: Nafarroa, euskal Estatuaren historia. Hizlaria: Beñi Agirre.
Maiatzak 10 - osteguna: 1200. Gipuzkoaren konkista. Hizlaria: Idoia Arrieta.
Maiatzak 17 - osteguna: Gazteluen suntsiketa. Hizlaria: Joseba Asiron.
Maiatzak 24 - osteguna: Independentzairen galera. Hizlaria: Angel Rekalde.

Hizlari guztiak gaian oso adituak dira eta konferentzia garrantzitsuak eman dituzte. Hitzaldiak Orioko Kultur Etxean izango dira eta 19:30ean. Udalak diruz lagundutako ekimena da, izan ere azken udalbatzarrean mozio bidez onartu zuten alderdi guztien adostasunarekin, halako ekimenak babestea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide