Ostiralera arte eman daiteke izena Asentzio azokan parte hartzeko

Ane Olaizola 2012ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 20an Asentzio Azoka ospatuko dute Aian, eta udalak dei egin die baserritar ekoizleei bertan parte hartu dezaten. Horretarako ostiarala baino lehen eman behar da izena, udaletxean. Hala, Aiako Udalak lekua gordeko diete azokan parte hartuko duten baserritar eta nekazariei. Era berean, animaliak eramateko asmoa dutenek horien identifikazio edo ustiapen zenbakiak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, animaliekin joaten direnek dietak jasoko dituzte; esne-behien kasuan, buruko 100 euro banatuko dituzte; bigantxa, larre behi eta idi bakoitzeko, berriz, 60 euro izango dituzte. Ahuntz buruko 15 euro banatuko dituzte, eta asto eta zaldi bakoitzeko 50 eta 60 euro, hurrenez hurren. Poney eta pottoken kasuan, 40 euro jaso ahal izango dituzte. Ardiei dagokienez, gutxienez hamabosteko sorta osatzen dutenei taldeko 105 euro banatuko dituzte. Gainontzeko animaliei dagoekienez, udalak adierazi du kasu bakoitza aztertuko duela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide