Martxoan Nuarben erasotu zuten emakumeak deklaratu du gaur defentsaren lekuko gisa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, Azkue auziko helegitearen gaineko saioan. Ianes Labaien defentsa abokatuak erasoak eta hilketak lotura dutela argudiatu du, kustodia kateko hutsuneak nabarmendu eta sakonago ikertu behar dela adierazteko.
Labaienen arabera, “gauza arraroak” ari dira gertatzen hilketa gertatu zenetik.
Adierazpen horien aurrean, Azkuetarren abokatu Miguel Castellsek adierazi du bertsio hori “estrabagantea” dela, “sinestezina izateraino”. Eta epaileak ere hitz horiek berak erabili dituela zehaztu du.
Epaizain geratu dira bi aldeak. Maiatzaren 17an epai finkorik ez balego, Ander E. asko gera liteke.