Ordu eta erdi iraungo zuela aurreikusi arren, Azkue auzian defentsak jarritako helegitea aztertzen jarraitzen dute Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, Donostian.
Jada deklaratu du lekukoak. Bere garaian igaro zen epailearen aurretik emakumea. Kasua epaitzen ari zirela eraso egin zion motorzale batek.
Lekukoaren ostean, defentsa abokatu Ioanes Labaienek hartu du hitza, eta Azkuetarren abokatu Miguel Castellsek ondoren. Ander E. aztertu duen psikologoa ere igaro da epailearen aurretik, eta fiskalak ere egin ditu adierazpenak. Aurrerago Maria Jose Aguado, Castellsen kidea, da deklaratzekoa. Eta Ander E.k izango du azken hitza.