Arkaitz Duran txirrindulariak irabazi du Urrakiko Igoera

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 7a

Arkaitz Duran gasteiztarrak (03:06:04) irabazi zuen igandean Urrakiko Igoera txirrindulari lasterketa. Bakarrik iritsi zen Urraki gaineko helmugara. Azysa taldekoa da txirrindularia. Haren atzetik, taldekidea duen Ariel Sivorik egin zuen (03:07:22) eta hirugarren, denbora berdinarekin, Higinio Fernandezek; Lizarte taldekoa. Garingo bigarren igoeran, Duranek ihes egin zuen Sivorirekin eta Fernandezekin batera. Urrakiko barrenera hirurak batera iritsi ziren, baina Elosiagan erasoa jo zuen Duranek eta bakarrik iritsi zen helmugara. Mendiko sailkapenean aurrena Sivori izan zen eta tarteko helmugan aurrena Markel Antol (Bidelan) egin zuen. Taldeka Azysak irabazi zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide