Larunbatean jokatu zen Azpeitiko XIII. Rallysprinteko txapeldunak Joxe Labaka eta Eli Bergara (Mitsubishi EVO V) izan dira. Auto gidariek 11 kilometroko ibilbidea egin zuten Azpeitiko Lapatx eta Etumeta (Errezil) bitartean. Euskadiko Txapelketarako puntuak ematen ditu lasterketak, eta txapelketaren baitan jokatu den laugarren lasterketa da larunbatekoa (maiatzak 5). Bi gidari azpeitiar ibili dira nor baino nor lasterketan, Joxe Labaka eta Iñaki Alberdi. Baina, azkenean Alberdiri Labakak hartu dio aurrea. Iñaki Alberdik Jorge del Cid (Porsche GT3) kopiloto duela parte hartu du.
SAILKAPENA:
1. Joxe Labaka- Eli Bergara (Mitsubishi EVO V)
2. Iñaki Alberdi- Jorge del Cid (Porsche GT3): 9,5 segundora
3. Jesus Perez- Alejandro Perez (Renault Clio Sport): 45 segundora