Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Orioko Herri Ikastolak

Karkara.eus 2012ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 11 arte eman daiteke izena

Urtero bezala, Orioko Herri Ikastolak autobusa antolatu du Senperen egiten den Herri Urratsera, Seaska ikastolen elkartearen aldeko jaira, joateko autobusa. Aurtengo jaia maiatzaren 13an, igandean, izango da.

Hor...

Horretarako, autobuserako txartelak jarri dituzte salgai Uranga eta Lore burdindegietan eta ikastolako idazkaritzan. Txartelak 9,5 euro balio ditu ikasle eta ikasle ohientzat eta gainontzekoek 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Maiatzaren 11n arratsaldeko 17:30ak baino lehen eman behar da izena. Senperera joateko autobusa goizeko 8:30ean irtengo da Orioko autobus geltokitik eta itzulerakoa 19:00etan aterako da Senperetik.

Kotxea hartu beharrik ez da izango, beraz, Senpereko euskararen aldeko jaira joateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide