Antxoa Eguna, haurren gozagarri

Getariako Hitza 2012ko maiatzaren 5a

Antxoa Eguneko festarekin jarraitzen dute getariarrek, eta gaurkoan umeen txanda izan da; Gudarien enparantzan paperezko antxoak egiten jardun dute dozenaka haurrek; goizetik aritu dira getariarrak tailerrean, eta egindako antxoa guztiekin itsaso bat ...

Antxoa Eguneko festarekin jarraitzen dute getariarrek, eta gaurkoan umeen txanda izan da; Gudarien enparantzan paperezko antxoak egiten jardun dute dozenaka haurrek; goizetik aritu dira getariarrak tailerrean, eta egindako antxoa guztiekin itsaso bat irudikatu dute; ondoren, enparantzako sabaitik zintzilikatu dituzte antxoak.

Antxoa Eguneko ekitaldiek arratsaldean jarraituko dute Incansables txarangaren kalejirarekin, eta gauean Joxe Mendizabalen erromeria izango da. Bihar, berriz, Arrantzale Eguna ospatuko dute herrian. Hondako egitaraua izango dute:

09:00etan. Diana Gazte Alaiak txistulariekin.
11:00etan. 
Arrantzale meza, Salbatore Deuna parrokian.
Ondoren. 
Karmengo Amabirjinaren bedeinkapena prozesia.
Jarraian. 
Arrantzale zaharrekin hamaiketakoa.
Eguerdian. 
II. Antxua Eguna-Getariako Bandera trainerilla estropada.
Jarraian. 
Rondaia kalez kale.



Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide