Pagoeta Mendizale Elkarteak beteranoen ibilaldia antolatu dute datorren iganderako, hilaren 13rako. Aurten Lekunberri (Nafarroa) aldera joko dute mendizaleek, Plazaolako ibilbide berdearen zati bat egitera. Ibilaldi zirkularra dela jakinarazi dute, lasaia, polita eta zailtasun gutxikoa. Guztira 15 kilometro egingo dituzte parte-hartzaileek, “ordu eta erdian egiteko moduko ibilaldia da”. Ondoren, Gorritiko Petrenea jatetxean bazkalduko dute. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 32 euro.
Bertan parte hartu nahi dutenek hilaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, Mendizabal kinkiladendan, ohi bezala. Autobusa 07:30ean irtengo da Agoueseko biribilgunetik, datorren igandean.