Aizarnazabaldik Indamendira, Arroabetik Ezkaiztora eta Aizarnatik Santa Engrazira

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 4a

Aurten Gipuzkoako Eskola Txikien festak 25 urte beteko ditu, festa handia ekainaren 3an izango da Larraulen. Baina, urtemuga hori ospatzeko eskola txikiek 25 urte, 25 tontor ekimena egingo dute asteburu honetan eskola txikietako Gurasoen Koordinakundea...

Aurten Gipuzkoako Eskola Txikien festak 25 urte beteko ditu, festa handia ekainaren 3an izango da Larraulen. Baina, urtemuga hori ospatzeko eskola txikiek 25 urte, 25 tontor ekimena egingo dute asteburu honetan eskola txikietako Gurasoen Koordinakundeak antolatuta. Eskualdeko eskola txikietakoek ere mendi irteerak antolatu dituzte. Bihar, larunbata (maiatzak 5), Arroa Beheko eskolako haur eta gurasoak Ezkaizto tontorrera igoko dira eta Aizarnakoak, berriz, Santa Engrazira.

Aizarnazabalgo Basakaitz herri eskolak, berriz, igandean (maiatzak 6) antolatu du mendi irteera Indamendira. Aizarnazalgo herritarrak 10:00etan irtengo dute udaletxe aurretik. Huar txikienak gurasoekin Saiatz auzoko baselizara igoko dira eta handik denak elkarrekin igoko dute Indamendi. Tontorrean hamaiketakoa egitekoak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide