Antxoa Eguna ari dira ospatzen Getarian

Getariako Hitza 2012ko maiatzaren 4a

Antxoari, herriko arrain preziatuari, omenaldia egingo diote gaurkoan; Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradian harrera egin dute Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak, Nika Lertxundi Getariako alkateak eta Emeterio Urresti Getariako...



Antxoari, herriko arrain preziatuari, omenaldia egingo diote gaurkoan; Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradian harrera egin dute Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuordeak, Nika Lertxundi Getariako alkateak eta Emeterio Urresti Getariako Kofradiako Lehendakariak; Azkuek adierazi du Antxoa Eguna Getarian ospatzea “ohorea” dela. Eusko Jaurlaritzaren zeregina antxoari “bere balioa” ematea dela aipatu du sailburuordeak. Guztiak bat etorri dira Kantauriko antxoa “kalitatezkoa” dela, eta herriak arrain honekin izan duen lotura azpimarratu dute. “Antxoak buruko min asko eman dizkigu, eta ea urte askotan buruko min gehiago ematen digun, antxoa dagoen seinale baita hori”, adierazi du Lertxundik.

Juan Mari Arzak sukaldariak eta Leonardo Oliveri eta Milagros Olaizola Nardin kontserbetako ordezkariek jaso dute saria, antxoaren inguruan egindako lanarengatik; halaber, Xabier Alberdi historialariak eta Andres Uriarte Azti Tecnalia enpresako kideak antxoaren historia izan dute hizpide. Antxoaren arrantzak azken mendeetan izan dituen “gora-beherak” azaldu dituzte horiek.

Arratsaldean jarraituko dute Antxoa Eguneko ekitaldiek; 17:30ean, Egun bat arrantzan antzezlana taularatuko dute Gudarien enparantzan, eta gero, Getariako Elkano musika eskolako trikitilariak eta Gure Txeru elkarteko dantza taldearen emanaldia izango da. 19:30ean, antxoa dastaketa izango da frontoian, eta gauean AZ/DZ taldeak kontzertua eskainiko du.


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide