Gipuzkoako Surf Txapelketa hurrengo asteburura atzeratu dute

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 4a

Gaztekutxa Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatuko dute hurrengo asteburuan Zarauzko hondartzan, goizez zein arratsaldez, 09:00etatik aurrera. Asteburu honetan jokatuko zela aurreikusi bazuten ere, atzeratu egin dute txapelketa olatu faltagatik. Honako mailatan lehiatuko dira surflariak: open, neskak, master eta longboard. Gaztetxoen kasuan, 18 urtez azpiko, 16 urtez azpiko, 14 urtez azpiko eta 12 urtez azpiko mailatan sailkatuko dira. Jakinarazi dutenez, nork bere mailan jokatzeaz gain, open mailan ere lehiatu ahalko dira. Gehinez bi kategoriatan hartu daiteke parte, beraz. Interesa dutenek dutenek ostegunera bitartean eman beharko dute izena, 14:00ak baino lehen. Horretarako GSFren kontu korrontean, 2101 0001 11 0006928287 maila bakoitzari dagokion diru kopurua sartu beharko da, norberaren izen-abizenak eta kategoria bera zehaztuz. Open, master, senior eta longboard mailakoek hamar euro ordaindu beharko dituzte, baita neskek zein 18 eta 16 urtez azpikoek ere. 14 eta 12 urtez azpiko surflariek, berriz, doan hartu ahalko dute parte Gaztekutxa Gipuzkoako Surf Txapelketan. Maila bakoitzean lehenego hiru postuetan sailkatzen direnek Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketarako Gipuzkoako ordezkariak izango dira.Bertan, Bizkaiako eta Lapurdiko surflariekin lehiatuko dira. Euskalte Euskal Herriko Txapelketa Txikia abuztuaren 26an izango da Zarautzen. Gaztetxoen mailako Euskal Herriko proba, berriz, Bakion edo Bidarten jokatuko da, irailaren 29an eta 30ean. Informazio gehiago Txapelketaren inguruko informazio gehiago eskuratu [...]

Gaztekutxa Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatuko dute hurrengo asteburuan Zarauzko hondartzan, goizez zein arratsaldez, 09:00etatik aurrera. Asteburu honetan jokatuko zela aurreikusi bazuten ere, atzeratu egin dute txapelketa olatu faltagatik. Honako mailatan lehiatuko dira surflariak: open, neskak, master eta longboard. Gaztetxoen kasuan, 18 urtez azpiko, 16 urtez azpiko, 14 urtez azpiko eta 12 urtez azpiko mailatan sailkatuko dira.
Jakinarazi dutenez, nork bere mailan jokatzeaz gain, open mailan ere lehiatu ahalko dira. Gehinez bi kategoriatan hartu daiteke parte, beraz. Interesa dutenek dutenek ostegunera bitartean eman beharko dute izena, 14:00ak baino lehen. Horretarako GSFren kontu korrontean, 2101 0001 11 0006928287 maila bakoitzari dagokion diru kopurua sartu beharko da, norberaren izen-abizenak eta kategoria bera zehaztuz.
Open, master, senior eta longboard mailakoek hamar euro ordaindu beharko dituzte, baita neskek zein 18 eta 16 urtez azpikoek ere. 14 eta 12 urtez azpiko surflariek, berriz, doan hartu ahalko dute parte Gaztekutxa Gipuzkoako Surf Txapelketan.
Maila bakoitzean lehenego hiru postuetan sailkatzen direnek Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketarako Gipuzkoako ordezkariak izango dira.Bertan, Bizkaiako eta Lapurdiko surflariekin lehiatuko dira. Euskalte Euskal Herriko Txapelketa Txikia abuztuaren 26an izango da Zarautzen. Gaztetxoen mailako Euskal Herriko proba, berriz, Bakion edo Bidarten jokatuko da, irailaren 29an eta 30ean.
Informazio gehiago
Txapelketaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943-474574 telefonora dietu beharko dute edota gsf@euskalsurf.com helbide elektronikora mezua bidali

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide