Dagoeneko ireki dute Jolasti udalekuetan izena emateko epea. 2002-2004 urte bitartean jaiotako herritarrei zuzendutako kirol eta aisialdi udaleku irekiak dira. Eskubaloia eta pilotaz gain, surfaz gozatzeko aukera ere izango dute bertan parte hartzen dutenek. Uztailaren 2tik 6ra, 9tik 13ra eta 16tik 20ra egingo dituzte, goizez, 09:00-13:00 bitartean.
Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 678-146313 telefonora deitu beharko dute, jolasti.eskubaloia@gmail.com helbidera mezua bidali edota ZKEren bulegora jo.