Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean (maiatzak 6) Adunan jokatu den Gorostidi Harria harri-jasotzaile txapelketan Joseba Ostolazak (Zestoa) eta Aimar Irigoienek (Errezil) parte hartuko dute. Hamabi harri-jasotzailek dute izena emanda 160 kiloko harriarekin jokatuko den lehiaketarako, tartean badira eskualdeko beste batzuk ere: Ostolaza, Irigoien, Josetxo Urrutia (Leitza, Nafarroa), Agustin Arruti Landarbide, Iban Ugartemendia (Hernialde), Unai Belloso (Itziar), Unai Lertxundi (Aia), Aimar Galarraga (Orio), Urtzi Telleria (Lasarte-Oria), Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.a (Aia), Bernardo Ureta Urpe (Arantzazu, Bizkaia) eta Jokin Aizmendi. Bi sari jokatuko dituzte harri-jasotzaileek. Aurrena, 5 minutuko txandan, bi eskurekin, 160 kiloko harria jasoko dute. Segidan, esku bakarrarekin harria jasotzeko aukera izango dute; kasu honetan ere, 5 minutuko txanda.