Danbor eta barrika soinuek eta atabal zatiek bete dute airea Zestoako jaietan

Zestoako Hitza 2012ko maiatzaren 4a

Helduen danborradako argazki galeria ikusteko klikatu hemen Haurren danborradakoargazki galeria ikusteko klikatu hemen Danbor zein barrika hotsa eta atabal zati ugari airean izan zen Zestoan asteazken gauean, Santa Kutz egunari hasiera jai giroan emateko helburuarekin, urtero legez. 22:30ak inguruan talde guztiak prest zeuden danborradari hasiera emateko. Danborrda hasi eta aurrenengo geldialdia gurutzean egin zuten. Han elkartu ziren talde guztiak, eta hainbat pieza jo ondoren beste kalejira bat egin zuten. 00:00ak baino zerbait lehenago guztiak prest zeuden plazan, bandera igoerarako. Kanpai hotsekin hasi zen bandera igotzen, eta danborjoleak atabalak astintzen. Talde bakoitzak edariak gordetzeko bere karrozatxoa atera zuten. Gaztetxeko taldeak, adibidez, Nafarroako konkistaren urteurrena ekarri zuen gogora. Atzo, berriz, haurren danborradaren momentua iritsi zen. 18:00etan hasi ziren herriko kaleetan danborrak jotzen. Amaitutakoan guztien askaria izan zuten. Ibañarrietako festak Ibañarrietan ere santakutzak ospatzen direnez, iganderako haintat ekimen prestatu dituzte. Egun osoan zehar Maite eta Felix Astorkia trikitilarian izango dira bazterrak alaitzen, besteak beste.

Haurren danborrada

Atzo arratsaldean haurren danborradaren txanda izan zen (Argazkilaria: Xabier Otamendi)

Helduen danborradako argazki galeria ikusteko klikatu hemen

Haurren danborradakoargazki galeria ikusteko klikatu hemen

Danbor zein barrika hotsa eta atabal zati ugari airean izan zen Zestoan asteazken gauean, Santa Kutz egunari hasiera jai giroan emateko helburuarekin, urtero legez. 22:30ak inguruan talde guztiak prest zeuden danborradari hasiera emateko.

Danborrda hasi eta aurrenengo geldialdia gurutzean egin zuten. Han elkartu ziren talde guztiak, eta hainbat pieza jo ondoren beste kalejira bat egin zuten. 00:00ak baino zerbait lehenago guztiak prest zeuden plazan, bandera igoerarako. Kanpai hotsekin hasi zen bandera igotzen, eta danborjoleak atabalak astintzen.

Talde bakoitzak edariak gordetzeko bere karrozatxoa atera zuten. Gaztetxeko taldeak, adibidez, Nafarroako konkistaren urteurrena ekarri zuen gogora.
Atzo, berriz, haurren danborradaren momentua iritsi zen. 18:00etan hasi ziren herriko kaleetan danborrak jotzen. Amaitutakoan guztien askaria izan zuten.

Ibañarrietako festak
Ibañarrietan ere santakutzak ospatzen direnez, iganderako haintat ekimen prestatu dituzte. Egun osoan zehar Maite eta Felix Astorkia trikitilarian izango dira bazterrak alaitzen, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide