Aranburu: «Nire ibilbidearen amaiera oraintxe da»

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 4a

Mikel Aranburu (Azpeitia, 1979) Realeko futbol jokalariak eta kapitainak futbolari izateari utziko diola esan zuen atzo arratsaldean , Zubieta n emandako prentsaurrekoan. «Futbola utziko dut, uste dut momentua iritsi zaidala eta erabaki hori hartu dut». Erabaki zaila izan dela esan du erdilariak. «Baina, nire ibilbidearen bukaera oraintxe dela iruditzen zait, eta gauzak bere garaian uzteak balio badu balioa». Futbola uzteko hartutako erabakiaren berri ematearekin batera, eskerrak eman dizkie zaletuei eta berarekin hainbeste den bora pasatutako jendeari; baita klubari ere, «hainbeste urte bertan egoteko aukera emateagatik». Realarekin kontratua denboraldi  amaieran bukatuko zaio, baina Realak  jarraitzeko aukera eskaini dio. Hala ere, uko egin dio azpeitiarrak. Bide beretik, erabakiarekin ez diola Realeko lehen taldeari «beste munduko kalterik» eragin uste du. «Maila handiko jokalari gazteak ditu, nire postuan joka dezaketenak». Infantil mailan iritsi zen Realera, Azpeitiko Lagun Onaketi k. Realaren lehen taldearekin 1997ko ekainean egin zuen debuta, Logroñesen kontra. 1998-1999 denboralditik izan da kide iraunkorra. Realak ez du mailaz jaisteko arriskurik. Eta denboraldia bukatzeko bi partida falta zaizkio: Osasunaren eta Valentziaren aurkakoak. Bietan lehiatuko da Aranburu, argitu duenez. Zazpi jardunaldi darama Realak partida bat bera ere galdu gabe, sailkapenean 14. dago, 44 punturekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide