Benito Lertxundik hurrengo astelehenean kaleratuko du 'Oroimenaren oraina' diska

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 3a

Benito Lertxundi Orioko musikariak datorren astelehenean kaleratuko du Oroimenaren oraina diska berria; lan "zaindua, sakona eta sentsuala" sortu du Lertxundik, eta lehenengo aurrerapen kanta entzungai da dagoeneko. Datozen asteetan, berriz, honako kontzertuak eskainiko ditu oriotarrak; maiatzaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian arituko da; hurrengo egunean, Donostiako Kursaal Auditorioan izango da, eta ekainaren 6an Iruñeako Baluarte Auditorioan emango du kontzertua.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide