«Hondakinak egoki kudeatzeko bideak» aztertzen ari da Bildu

Ane Olaizola 2012ko maiatzaren 4a

Getariako Udal Gobernuak zaborren kudeaketaren inguruko «kezka» azaldu du, eta «hondakinak ahal den modu egokienean kudeatzeko ereduak eta askotariko bideak» aztertzen ari dela jakinarazi du. Bilduren arabera, azken hiru urteetan hondakinen %25 birziklatzen dute getariarrek; 209.000 euroko kostua da hori Getariako Udalarentzat. «Ahalik eta birziklatze tasa handiena lortzea izango da arazoari irtenbidea emateko giltza nagusia; argi dugu hori». Izan ere, Gipuzkoako hainbat herritan %80 birziklatzen dela gogoratu du Bilduk. Hondakinak kudeatzea «arazoa» dela uste du udal gobernuak. Getariarren «osasuna» babestu, eta «etorkizun jasangarriaren alde» lan egingo duela nabarmendu du Bilduk. Zumaian hitzaldia Zumaiako EAJ alderdiak, berriz, hondakinen kudeaketaren inguruko hitzaldia antolatu du datorren astelehenerako, maiatzak 7rako. Carlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko garapen iraunkorreko diputatu ohiak eskainiko du hitzaldia, Edukiontziak erabaliz, etorkizuna garbi izenpean. 19:00etan izango da saioa, Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide