Aurten Gipuzkoako eskola txikien festaren 25.urteurrena ospatuko dute, eta horren harira asteburu honetan mendira igo eta argazkiak aterako dituzte. 25 urte, 25 tontor lelopean antolatu du ekimena Guraso Elkarteak. Urola Kostan bihar Aizarnakoak Santa Engrazira joango dira; Andatzakoak Txurrura; Arroakoak San Lorentera; eta Oikiakoak Olatxiñara. Etzi, Aizarnazabalekoek Indamendi igoko dute, eta Errezilgoek Gazume.
Informazio gehiago www.eskolatxikiak.org helbidean aurki daiteke.