Yolanda Peralta arte historialariak Manikiaren egitekoa XX. mendeko artelanaren sorkuntzan hitzaldia eskainiko du bihar, Getariako Kristobal Balentziaga museoan. Museoak ManneQueen, since 1922 bigarren erakusketa zabaldu du duela gutxi, eta horren harira eskainiko du hitzaldia Peraltak.
Artearen eta emakumearen arteko harremanen inguruko aditua da historialaria. Halaber, Tenerife Espacio de las Artes museoko Aldi Baterako Erakusketen Saileko kontserbadorea eta arduraduna da. Zenbait erakusketetan komisario ere izan da. Hitzaldia 18:30ean izango da, museoko aretoan. Sarrera doakoa izango du.
