Kirolgi OBB nagusi Antorcharen aurkako partidetan

Karkara.eus 2012ko maiatzaren 3a

Garaipen garrantzitsuak lortu zituzten asteburuan

Kirolgi-OBB Orioko taldeak salto handia eman zuen asteburuan Valentziako Antorcha taldearen aurkako bi partiduak irabazi eta gero.

Lehenengoan, Bate Bizkorrek 6 karrera egin zituzten eta Antorchakoek...

Garaipen garrantzitsuak lortu zituzten asteburuan

Kirolgi-OBB Orioko taldeak salto handia eman zuen asteburuan Valentziako Antorcha taldearen aurkako bi partiduak irabazi eta gero.

Lehenengoan, Bate Bizkorrek 6 karrera egin zituzten eta Antorchakoek, berriz, hiru. Gipuzkoako taldearen aldetik aipatzekoa da  batetik Yohanka Ramosen lana bateatzeko orduan eta, bestetik, Ane Barandiaranen pitcher lana.

Bigarren partidan alde handiagoarekin irabazi zuten horiek: 5-14. OBBkoek beren potentzial guztia atera zuten bateatzeko garaian aurreko partiduko 10 hit

ei 15 gehiago gehituz. Partidu horretan Rosa Blanes jaurtitzailearen lana aipagarria izan zen, iaz bere taldea izan baitzen Valentziako Antorcha. Azkenik, Paula Pegenaute Burlades gaztearen debuta ezin da aipatu gabe utzi.

Datorren asteburuan bertan behera utzitako partida errekuperatuko dute Gipuzkoako beste taldearen, Atlético San Sebastiánen, aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide