Gaur banatuko dituzte literatur lehiaketako sariak

Ane Olaizola 2012ko maiatzaren 3a

Getariako XI. Literatur Lehiaketara aurkeztu dituzten lanen saridunak jakinarazi diru epaimahaiak; guztira zazpi olerki eta 119 ipuin aurkeztu dira, eta, epaimahaiak mailaz maila saritu ditu lanak; saridunek gaur jasoko dituzte sariak, udaletxeko udal aretoan egingo duten ekitaldian; 18:30ean hasiko da saioa. Hamasei urtetik gorako arloan, Ainhoa Arruabarrenak jasoko du saria, Itsasoa ikustera narrazioarengatik. Hamalau eta 16 urte bitarteko mailan, Antton Goikoetxearen Esku pilota olerkiak jasoko du saria. Hamabi eta 14 urte arteko sailean, berriz, Haizea Lertxundik jasoko du saria, Pentsamendu ilunen kartzela. Azken geltokia olerkiarengatik. Lehenengo mailari dagokionez, Jon Ibarbiak irabazi du saria, Mario ipuinarengatik; bigarren mailan, berriz, Nerea Lasaren Amets Gaiztoa izan da ipuinik onena, epaimahaiaren ustez. Hirugarren mailan, Beñat Olabarri Ezenarro saritu dute, Gerratik ihesi ipuinarengatik. Laugarren mailan, berriz, ipuin eta olerki banak jasoko dute saria; Beñat Azkuek Pedroren abentura ipuina idatzi du, eta Oihana Irigoien eta Magda Danduk Uda olerkia sortu dute. Bosgarren mailan, Zuhaitz Ibarbiak jasoko du saria, Glup eta Daniel ipuinarengatik; olerkien arloan, Leire San Miguel Agirrezabalaga da sariduna. Seigarren mailan, Aratz Perezen Kanposantuko Misterioa ipuina eta Unai Lorenzoren Gure herriko festak olerkia sarituko dituzte. Epaimahaia Iturzaeta Herri Eskolako eta Artzape Herri Eskolako ordezkariek, Uxue Alberdi herriko idazleak eta bertsolariak, Amets Etxabe udaleko euskara zinegotziak [...]

Getariako XI. Literatur Lehiaketara aurkeztu dituzten lanen saridunak jakinarazi diru epaimahaiak; guztira zazpi olerki eta 119 ipuin aurkeztu dira, eta, epaimahaiak mailaz maila saritu ditu lanak; saridunek gaur jasoko dituzte sariak, udaletxeko udal aretoan egingo duten ekitaldian; 18:30ean hasiko da saioa.

Hamasei urtetik gorako arloan, Ainhoa Arruabarrenak jasoko du saria, Itsasoa ikustera narrazioarengatik. Hamalau eta 16 urte bitarteko mailan, Antton Goikoetxearen Esku pilota olerkiak jasoko du saria. Hamabi eta 14 urte arteko sailean, berriz, Haizea Lertxundik jasoko du saria, Pentsamendu ilunen kartzela. Azken geltokia olerkiarengatik.

Lehenengo mailari dagokionez, Jon Ibarbiak irabazi du saria, Mario ipuinarengatik; bigarren mailan, berriz, Nerea Lasaren Amets Gaiztoa izan da ipuinik onena, epaimahaiaren ustez. Hirugarren mailan, Beñat Olabarri Ezenarro saritu dute, Gerratik ihesi ipuinarengatik.
Laugarren mailan, berriz, ipuin eta olerki banak jasoko dute saria; Beñat Azkuek Pedroren abentura ipuina idatzi du, eta Oihana Irigoien eta Magda Danduk Uda olerkia sortu dute.
Bosgarren mailan, Zuhaitz Ibarbiak jasoko du saria, Glup eta Daniel ipuinarengatik; olerkien arloan, Leire San Miguel Agirrezabalaga da sariduna. Seigarren mailan, Aratz Perezen Kanposantuko Misterioa ipuina eta Unai Lorenzoren Gure herriko festak olerkia sarituko dituzte.
Epaimahaia Iturzaeta Herri Eskolako eta Artzape Herri Eskolako ordezkariek, Uxue Alberdi herriko idazleak eta bertsolariak, Amets Etxabe udaleko euskara zinegotziak eta Erun Ortiz kultur teknikariak osatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide