Animaliak ez dira osagaiak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko maiatzaren 3a

Animalietatik eratorri gabeko osagaiekin plater gozoak presta daitezke». Hori posible dela erakusteko jantoki begano bilakatuko da Putzuzulo hilabetean behin. Gaurtik hasita, hileko lehenbiziko ostegunetan bertako produktuekin osatutako «menu zaporetsu zein osasuntsuak» eskainiko dituzte gaztetxean, 20:30tik aurrean.Bi plater nagusi eta postrea jateko aukera izango dute, hala, bertaratzen direnek, «borondate ekonomiko xumearen» truke. Animalia jatorriko osagaiak kontsumitzea «oso barneratuta» dago gizartean;  animaliak «produktutzat» ditu jendeak. Abereek «sentimenduak» dituztela gogoratu dute jantoki beganoaren antolatzaileek, eta «izugarri sufritzen» dutela. Hori ekiditeko, alternatibak eskainiko dituzte: «Beganook jatordu goxoez gozatzen dugu, animalien bizia errespetatuz». Bertako produktuak Animalietatik eratorritako jakiak ez kontsumitzeaz gain, bertan ekoizten diren produktuez baliatuko dira sukaldariak menu beganoak prestatzeko. «Zarauzko azokan erosiko ditugu osagai guztiak. Inguruetako baratzetan modu iraunkorrean ekoitzitako produktuez baliatuko gara platerak prestatzeko, eta ez lantegi industrialetan modu artifizialean sortutako osagaiez». Garaian garaiko jakiekin egingo dute sukaldean, hala. Bestalde, hilabetero menu ezberdinak eskainiko dituzte. Lehenbiziko afarirako plater bereziak prestatuko dituzte:  berenjena eta kuiatxo edo kalabazin frijituak beganesarekin (sojazko esnearekin eta baratxuriarekin osatutako maionesa), kalabaza krema, sojazko bolak tomatearekin, eta txokolatezko bizkotxo beganoa. Guztia, gainera, norberaren «borondate xumearen» truke. Hitzaldi-eztabaida, gaur Afariaren aurretik hitzaldi-eztabaida bat izango da, Bizi Tokiri buruzkoa, 18:30ean. Bizi Toki Behauzeko (Nafarroa Beherea) baserri bat da, eta bertako eredua [...]

Brokolia platerean

Animalietatik eratorri gabeko produktuez osatutako menuak eskainiko dituzte

Animalietatik eratorri gabeko osagaiekin plater gozoak presta daitezke». Hori posible dela erakusteko jantoki begano bilakatuko da Putzuzulo hilabetean behin. Gaurtik hasita, hileko lehenbiziko ostegunetan bertako produktuekin osatutako «menu zaporetsu zein osasuntsuak» eskainiko dituzte gaztetxean, 20:30tik aurrean.Bi plater nagusi eta postrea jateko aukera izango dute, hala, bertaratzen direnek, «borondate ekonomiko xumearen» truke.

Animalia jatorriko osagaiak kontsumitzea «oso barneratuta» dago gizartean;  animaliak «produktutzat» ditu jendeak. Abereek «sentimenduak» dituztela gogoratu dute jantoki beganoaren antolatzaileek, eta «izugarri sufritzen» dutela. Hori ekiditeko, alternatibak eskainiko dituzte: «Beganook jatordu goxoez gozatzen dugu, animalien bizia errespetatuz».

Bertako produktuak
Animalietatik eratorritako jakiak ez kontsumitzeaz gain, bertan ekoizten diren produktuez baliatuko dira sukaldariak menu beganoak prestatzeko. «Zarauzko azokan erosiko ditugu osagai guztiak. Inguruetako baratzetan modu iraunkorrean ekoitzitako produktuez baliatuko gara platerak prestatzeko, eta ez lantegi industrialetan modu artifizialean sortutako osagaiez». Garaian garaiko jakiekin egingo dute sukaldean, hala.

Bestalde, hilabetero menu ezberdinak eskainiko dituzte. Lehenbiziko afarirako plater bereziak prestatuko dituzte:  berenjena eta kuiatxo edo kalabazin frijituak beganesarekin (sojazko esnearekin eta baratxuriarekin osatutako maionesa), kalabaza krema, sojazko bolak tomatearekin, eta txokolatezko bizkotxo beganoa. Guztia, gainera, norberaren «borondate xumearen» truke.

Hitzaldi-eztabaida, gaur
Afariaren aurretik hitzaldi-eztabaida bat izango da, Bizi Tokiri buruzkoa, 18:30ean. Bizi Toki Behauzeko (Nafarroa Beherea) baserri bat da, eta bertako eredua gerturatu nahi diete antolatzaileek parte-hartzaileei. «Haurrak funtsezkoak iruditzen zaizkigun balore batzuen arabera heztea» proposatzen du aipatu eredu horrek.

Besteren artean, hau sustatu nahi dutela diote antolatzaileek: «Euskara ikasi eta mintzatzea, gurasoen esku hartzea, ikerketa pedagogikoa, oreka ekologikoa, bizimolde autonomoa, naturarekin bat egitea, zigorrik eta saririk gabeko heziketa,elkartasuna, ikuspegi kritikoa, nork bere jarduerak hautatzea, haurrak autonomo izatea , eta ongi izatea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide