Urtero legez, festa lehertu egin da Santa Kutz bezperan Zestoan. Giro bikaina izan zen nagusi herriko kaleetan danborjoleekin. Gurutzean hainbat pieza jo eta berriro kale buelta batzuk eman ondoren, plazara iritsi ziren talde guztiak. 00:00etan banderak igo zituzten udaletxean, betiko moduan.
Zazpi taldek hartu zuten parte guztira: Ipintza, Atabalak, Aldrebesak, Gure Txokoa, Gaztetxea, Trapu Zaharrak eta Lau Iturri.