Astelehenean aztertuko dute ‘Azkue auzia’-n defentsaren helegitea

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko mai. 3a, 10:54

Datorren astelehenean, hilaren 7an, aztertuko dute Amaia Azkue kasuan defentsak ezarritako helegitea. Pasa den hilean epaileak hamar urteko kartzela ezarri zion Ander E.-ri. Hamar urte kartzelan igaro ostean, gazteak beste bost urte zaintzapeko askatas...

Datorren astelehenean, hilaren 7an, aztertuko dute Amaia Azkue kasuan defentsak ezarritako helegitea. Pasa den hilean epaileak hamar urteko kartzela ezarri zion Ander E.-ri. Hamar urte kartzelan igaro ostean, gazteak beste bost urte zaintzapeko askatasunean pasatuko ditu. Horren aurrean, haren abokatuak helegitea aurkeztu zuen absolbitzeko eskatuz. Azkueren familiak zein Fiskaltzak, ordea, epaia berresteko eskatu diote epaileari. Astelehenean dira aztertzekoak helegitea, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, Donostian.

Saioa irekia izango da. Hala ere, hilketa gertatu zenean Ander E. adin txikikoa zenez, litekeena da epaitegiak komunikabide grafikoei aretora sartzen ez uztea, hura babeste aldera. Martxoaren 12tik 20ra izan zen Azkueren hilketaren inguruko epaiketa, eta 50 lekuko eta 30 peritu inguru igaro dira epailearen aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide