Azpeitiko Rallysprinta Lapatx eta Etumeta bitartean egingo da

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 3a

Bide-zati berria izango du aurtengo Azpeitia Rallysprintak, Lapatx (Azpeitia) eta Bidegoian artean izan beharrean, Lapatx eta Etumeta (Errezil) artean izango da; 11 kilometroko ibilbidea da. Larunbatean (maiatzak 5) jokatuko da auto lasterketa, 15:00etan hasita. Larunbatean errepide zati hori 14:00etan itxiko dute trafikoarentzako. Lagun Artea Eskuderiak antolatutako Azpeitiko Rallysprintaren 13. ekitaldi honetan 85 auto gidarik dute izena emanda; horietatik 11 azpeitiarrak dira gainera. Irteera ohiko tokian izango du auto lasterketak, Azpeititik Errezilerako errepidean (Lapatx parean), baina 4,6 kilometro egin ostean, Etumetarako norabidea hartuko dute autoek, bide estuago batean 6,4 kilometroko bidea egin eta Erdoiztako bidegurutzean izango dute. Parte-hartzaile azpeitiarrak: Joxe Labaka-Eli Bergara (Mitsubishi EVO V); Iñaki Alberdi-Jorge del Cid (Porsche 911 GT3); Jokin Aiertza-Iñaki Aiertza (BMW 325i); Iban Ibarreta-Otaegi (BMW 325i); Jon Arregi-Oier Oiartzabal (Citroen Saxo VTS); Urko Kaperotxipi-Ion Zubiaurre (Citroen Saxo VTS); Aitor Kazkano-Ane Lazkano (Ford Sierra Cosworth); Ibon Otaegi-Xabier Lizarralde (BMW 325i); Garikoitz Zubizarreta-Natalia de Dios (Renault Clio Williams) eta Ibai Etxarri- Xuban Uzkudun (Opel Astra GSI 16V). Errezildarrak bi gidari dira: Gurutz Agirretxe- Julen Uzkudun (BMW 325i) eta Unai Goenaga-Ander Iparragirre (BMW 325i).  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide