Ongietorria Ainhoa Muruari

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 1a

Herritarrek ongietorria egin zioten atzo iluntzean Ainhoa Murua triatletari. Israeldik iritsi berri da, bertan jokatu zuten Europako Triatloi Txapelketan bigarren postuan eskuratuta. Hori ospatzeko, dozenaka herritar bildu ziren Barren plazan zarauzta...


Herritarrek ongietorria egin zioten atzo iluntzean Ainhoa Murua triatletari. Israeldik iritsi berri da, bertan jokatu zuten Europako Triatloi Txapelketan bigarren postuan eskuratuta. Hori ospatzeko, dozenaka herritar bildu ziren Barren plazan zarauztarraren lorpena ospatzeko.

Londreseko Olinpiar Jokoetarako prestatzen ari da Murua, eta sasoi betean dagoela erakusten ari da: bigarren postu honetaz gain, duela bi aste seigarren sailkatu zen Sidneyn Munduko Kopako proban eta martxoan, berriz, Europako Kopako Quarteirako proba irabazi zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide