Udalak herriko kultur azpiegiturak berraztertuko ditu zarauztarrekin

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 1a

«Modelo zinemaren itxierak eta Lizardi antzokiaren itxiera arriskuak azpiegitura txukunik gabe utzi du herria», dio kultura zinegotzi Gari Berasaluzek. Horrez gain, «aurreko legealdian egindako kudeaketa txarra» medio, herriko kultura «egoera larrian» dagoela nabarmendu du. Egoera horrek, ordea, «kultur azpiegituren egoera berraztertzeko» aukera ematen du, haren esanetan. Hori dela eta, herritarrekin parte hartze prozesua abiatuko du udalak. Egun berrerabili daitezken eraikinen diagnosia egiten ari dira dagoeneko. Aurrez herriko zenbait eragilek egina dute ariketa hori. «Haien lana zalantzan jarri gabe, kultur eragile eta hartzaileen beharrak zeintzuk diren jakin nahi dugu, horiek identifikatu, horren inguruko iritziak jaso, eta aurrera begirako pausoak finkatzeko», zehaztu du. Bide horretan, parte hartze prozesuetan eskarmentua duen Aztiker enpresaren laguntza izango du udalak. Ekarpen tekniko eta profesionala egitea izango da haren lana, ikuspegi metodologiko jakin batekin. «Pertsona bakoitzak bere lekua izango du prozesu horretan, eta ekarpenak egingo ditu, gerora talde gisa egingo den emaitzari begira», jakinarazi du Aztiker enpresako Susana Martinezek. Hala, norbanakoaren ikuspegia oinarri hartuta, talde lana teknikoki artikulatzea izango da Aztikerren betebeharra. Horretarako, hainbat urrats emango du. Batetik, diagnosi irekia egingo dute enpresako kideek, herriko eragileek dagoeneko egindako kultur azpiegituren azterketa hori interesa duten herritarrei erakutsi, eta haien ekarpenekin osatu, hain zuzen. Gerora lan ildoak zehaztu eta [...]

«Modelo zinemaren itxierak eta Lizardi antzokiaren itxiera arriskuak azpiegitura txukunik gabe utzi du herria», dio kultura zinegotzi Gari Berasaluzek. Horrez gain, «aurreko legealdian egindako kudeaketa txarra» medio, herriko kultura «egoera larrian» dagoela nabarmendu du. Egoera horrek, ordea, «kultur azpiegituren egoera berraztertzeko» aukera ematen du, haren esanetan. Hori dela eta, herritarrekin parte hartze prozesua abiatuko du udalak.
Egun berrerabili daitezken eraikinen diagnosia egiten ari dira dagoeneko. Aurrez herriko zenbait eragilek egina dute ariketa hori. «Haien lana zalantzan jarri gabe, kultur eragile eta hartzaileen beharrak zeintzuk diren jakin nahi dugu, horiek identifikatu, horren inguruko iritziak jaso, eta aurrera begirako pausoak finkatzeko», zehaztu du. Bide horretan, parte hartze prozesuetan eskarmentua duen Aztiker enpresaren laguntza izango du udalak. Ekarpen tekniko eta profesionala egitea izango da haren lana, ikuspegi metodologiko jakin batekin. «Pertsona bakoitzak bere lekua izango du prozesu horretan, eta ekarpenak egingo ditu, gerora talde gisa egingo den emaitzari begira», jakinarazi du Aztiker enpresako Susana Martinezek. Hala, norbanakoaren ikuspegia oinarri hartuta, talde lana teknikoki artikulatzea izango da Aztikerren betebeharra.
Horretarako, hainbat urrats emango du. Batetik, diagnosi irekia egingo dute enpresako kideek, herriko eragileek dagoeneko egindako kultur azpiegituren azterketa hori interesa duten herritarrei erakutsi, eta haien ekarpenekin osatu, hain zuzen. Gerora lan ildoak zehaztu eta proposamen zehatzak adostuko dituzte. Ildo horretatik, hiru lan bilera antolatu dituzte kultur azpiegituren erabilera eta beharren inguruan herritarrekin eztabaidatzeko. Datorren asteartean egingo dute lehenbiziko saioa, maiatzaren 8an, Lizardi Institutuan (Gurmendi kalean) 18:00etatik 20:00etara. Maiatzaren 15ean eta 29an egingo dituzte gainontzekoak, leku eta ordu berean.
Ikergaiak bi multzotan sailkatuko dituzte. Batetik, azpiegituren hausnarketa egin eta balizko erabileraren berrantolakota aztertuko dute; bestetik, egun dauden hutsuneak definituko dituzte, gerora proposamen zehatzak egiteko asmoarekin.
Kontratuak eten
Polikulturalaren proiektua ez zaio «egokia» iruditzen udal gobernuari: «Proiektu faraonikoa da eta, ez die herritarren interesei erantzuten». Orain arte proiektu horretara 905.708 euro bideratu direla salatu du kultura zinegotziak. Horrez gain, udalak polikulturalari dagozkion kontratu guztiak eteteko 250.000 euro gehiago ordaindu beharko dituela gogoratu du. «2012ko aurrekontuetako partida garrantzitsuena horretarako baliatuko dugu».
Bestalde, Lizardi antzokiaren itxiera data luzatze aldera, eraikina erosi duen enpresarekin, Altuna y Uriarekin hainbat bilera egin du udalak. Modeloren inguruan ere negoziatzen ari da zinemaren jabeekin udala. Proposamena jaso du dagoeneko udalak: aretoa alokatzeagatik hilabetean 2.500 euro eskatu dizkiote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide