Aizarna Herri Elkarteak ostiralerako (maiatzak 4) Jakoba Errekondoren hitzaldia antolatu du. Aizarnako Aranburu landetxean izango da solasaldia, 21:00etan hasita. Antolatzaileek azaldu dutenez, Errekondoren hitzaldian, besteak beste, landareez, urteko sasoiez eta ilargiak landareengan duen eraginaz ariko dira. Hitzaldian galderak egiteko aukera egongo dela ere azaldu dute.
