Larunbatetik atzorako gauean hainbat autotan lapurreta egiten saiatu ziren. Ertzaintzak jakinarazi duenez, dagoeneko 15 salaketa jarri dituzte, baina ez da baztertzen gehiago jasotzea. Ikerketa abian da, eta oraindik ez dute inor atxilotu.
Nafarroa, Donleandro, Mitxelena, Lauaxeta eta Gipuzkoa kalean, eta Izpilla Plazan aparkatutako autoetan egin dituzte lapurreta ahaleginak. Modus operandi-a bera izan dela azaldu du Ertzaintzak. Atzeko lehiatila apurtu, eta auto barrua nahastu dute kasu guztietan; zenbaitetan GPSa edo motxilaren bat ostu dute, baina auto inguruan aurkitu dituzte ertzainek. Hori hala, helburua kalte materialak eragitea delakoan da Ertzaintza.