Sasoian.info. Amenabar Zarautzek igoera faseko lehen oztopoa gainditu du. Beren multzoko lehenak sailkatu ondoren, herrian bertan jokatu zuten igoera fasea beste hiru talderen aurka –Handbol Bordils, Porriño eta PAN Moguer–, ostiraletik igandera arte. Lehen bi partidak irabazi egin zituen (26-24ko emaitzarekin, Handbol Bordilsen aurka; eta 30-24ko emaitzarekin, Porriñoren aurka), eta ia-ia sailkatuta geratu zen. PAN Moguerren aurkako 6 golen aldearekin galtzea nahikoa zuen hurrengo kanporaketara sailkatzeko, baldin eta Porriñok azken partidan irabazten bazuen. Hala ere, ez zen horren beharrik izan, Porriñok galdu egin baizuen.
Hori horrela, sailkapenean PAN Moguer izan da lehena eta Amenabar Zarautz bigarren. Orain biek fase finala jokatuko dute, hilaren 12an. Amenabarrek La Rocaren aurka neurtu beharko ditu indarrak, eta irabaziko balu, PAN Moguerenr eta Ereintzaren arteko partidako irabazlearen aurka jokatuko luke finala, hurrengo egunean, hilaren 13a. Finaleko garailea Zilarrezko Mailara igoko litzateke.
Espainiako Txapelketa
Lehen maila. Gizonezkoak. Igoera fasea.
Amenabar ZKE-Handbol Bordils 26-24
Amenabar ZKE-Porriño 30-24
PAN Moguer-Amenabar ZKE 27-22

