Hileko aurrenengo ostegunetan Zarauzko Putzuzulo gaztetxea jantoki begano bilakatuko da. Lehenbiziko saioa datorren ostegunean izango da, maiatzaren 3an, 20:30etatik aurrera. Animalia jatorririk gabeko elikagaiekin bi plater eta postrea prestatuko dituzte Tito eta Jp sukaldariek, eta “borondate xumearen” truke dastatzeko aukera izango da. “Barazkiak Azoka Plazan erosiko ditugu”, aurreratu dute.
Afariaren aurretik, gainera, datorren ostegunean hitzaldi-eztabaida bat izango da, Bizi Tokiri buruzkoa, 18:30etan. Bizi Toki Behauzeko (Nafarroa Beherea) baserri bat da, eta bertako eredua gerturatu nahi diete antolatzaileek parte-hartzaileei.
“Haurrak funtsezkoak iruditzen zaizkigun balore batzuen arabera heztea” proposatzen du ereduak. Besteren artea, hau sustatu nahi dutela diote antolatzaileek: “Euskara ikasi eta mintzatzea, gurasoen esku hartzea, ikerketa pedagogikoa, oreka ekologikoa,
bizimolde autonomoa, naturarekin bat, zigorrik eta saririk gabeko heziketa,
elkartasuna, ikuspegi kritikoa, nork bere jarduerak hautatzea, haurrak
autonomo izatea , haurren ogni izatea”.