Gorka Zabaleta 'Baleike'-ko zuzendariak CAF-Elhuyar saria lortu du

Urola Kostako Hitza 2012ko api. 27a, 11:24

Gorka Zabaletak, Baleike Zumaiako herri aldizkariko zuzendariak,  CAF-Elhuyar lehiaketako zientzia-kazetaritzaren arloan saria jaso du, aldizkarian argitaratu zuten Itsas Hondoa Eskura, Mapetan agertzen ez zen mundua erreportajearengatik. Pasa zen otsailean argitaratu zuten erreportajea, eta epaimahaiaren esanetan, "kazetaritza estilo zuzena" jorratu eta  "dokumentazio zabala" erabili du zumaiarrak. Zabaletak duen "ikuspuntu deberdinak biltzeko gaitasuna, erabilitako grafiko ederrak eta gaurkotasunarekin lotzeko abilezia" goratu du epaimahaiak. Zabaletaren arabera, lana "tokiko gaiak eta zientzia" uztartzeko saiakeraren emaitza izan da. "Orain arte ez dugu izan itsas hondoaren zehaztasun hori, baina kostaldean bizi gara eta jendea itsasoan mugitu da, itsasoan egin du lan, itsasoari etekina atera dio". Zabaletaz gain, Jone Omar kimikariak dibulgazio-artikulu orokorren saria jaso du; Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria, berriz, Jon Makibar kimikariari eman diote, eta Merezimendu Saria Jose Mari Elorza kimikan doktoreak jaso du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide