Datorren urtetik aurrera zaborra atez ateko bilketa sisteman jasoko da Zestoan. Horrez gain, Ekainaren 3an zekorketen inguruko eskaera jasotzea ere egingo da. Atzoko udalbatzarrean onartu zituzten bi gaiak. Zabor bilketarena Bilduren aldeko botoekin eta eskaera jasotzearena, berriz, aho batez. Aretora herritar ugari hurbildu zen, eta bi gaiek zeresan handia eman zuten zinegotzi zein herritarren artean.