Oiana Blanco judoka oriotarra Europako Txapelketatik kanpo geratu da

Ane Olaizola 2012ko apirilaren 27a

Oiana Blanco judokak ezin izan du Europako Txapelketako lehenengo kanporaketan aurrera egin, eta txapelketatik kanpo geratu da oriotarra. Atzo hasi zenJudoko Europako Txapelketa, Chelyabinsken, Errusian, eta Hormigo judoka portugaldarraren aurka jokatu zuen saioa galdu egin zuen Blancok. Ondorioz, ezin izan du udan Londresen jokatuko diren Olinpiar Jokoetara taldeburu sailkatu, baina bertan lehiatzeko txartela ziurtatuta du; aurreko urteko Europako Txapelketan hirugarren postuan geratu zen Blanco. Egun, 48 kilo azpiko mailako hamargarren postuan da sailkapenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide