GUTUNA: Birziklatu bai, atez atekoa ez?

Zarauzko Hitza 2012ko apirilaren 27a

Azken bolada honetan herrian Birziklatu bai, atez atekoa ez leloa duten pegatinak nonahi ikusteko aukera dugu. Duela ez asko ere herritar plataforma bat aurkeztu eta sinadura bilketa bat jarri dute abian herrian, eta sinatzeko guneetan ere Birziklatu b...

Azken bolada honetan herrian Birziklatu bai, atez atekoa ez leloa duten pegatinak nonahi ikusteko aukera dugu. Duela ez asko ere herritar plataforma bat aurkeztu eta sinadura bilketa bat jarri dute abian herrian, eta sinatzeko guneetan ere Birziklatu bai atez atekoa ez dioten orriak ikusi daitezke.

Ez dakit bi ekimenek elkarren artean loturarik duten edo ez. Hala ere Birziklatu bai, atez atekoa ez irakurtzean bi galdera datozkit burura. Lehenengoa, ea zenbat birziklatu behar den da; ehuneko bata, hamarra, hogeia … ehuneko ehuna, edo zenbat? Eta bigarren galdera, birziklatzen ez den horrekin ea zer egingo den da; zabortegietara bota, erre edo agian magia bidez desagerrarazi?

Askotan, esaten denaren adinako garrantzia edo gehiago du esan gabe gelditzen denak, eta nago, horietako kasu baten aurrean gaudela.

Plataformak esan ez, baino desio duen hori paperera ekarrita, herritarren aurrean garbi jokatuz beraien orrietan Birziklatu bai, atez atekoa ez leloari Errausketa bai erantsi beharko liokete.

Pegatina eta sinadura bilketaren atzean kea dariola erraustegiko tximiniaren muturra ikusi daiteke. Hori bai, badaezpada erraustegia Zubietan…

Saioa Urdampilleta. Zarautz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide