
Ezkerretik eskuinera, hezkuntza zinegotzi Karmele Alberdi, sexu aholkulari Eider Goiburu eta Itsaso Cañada, droga aholkulari Lukene Lizaso eta gazteria zinegotzi Ane Eizmendi, Gaztelekuan, Zarautzen (Argazkilaria: Ainara Lozano)
Abian dira dagoeneko sexu eta drogen inguruko aholkularitza zerbitzuak. Eider Goiburuk eta Itsaso Cañadak eskainiko dute lehenbizikoa, Lahia Nahia sexologia enpresako kideek. Lukene Lizasok emango ditu, berriz, drogen inguruko aholkuak. Drogen gehiegizko erabilera ikertzeaz eta horren prebentzioaz arduratzen denAgipad elkarteko kide da Lizaso. Bi zerbitzuok herritar orori zuzenduta daude, baina batez ere, gazteei. Gazteria zinegotzi Ane Eizmendik gazteak «libre eta plazerez gozatuz bizi» behar dutela dio, baina «gehiegikeriarik gabe»: «Norberak ezagutzen du non dagoen muga, eta askotan muga horren bila jolastea gustatzen zaigu. Gure asmoa horrek jolasa izaten jarraitzea da, arriskuak ekidinez».
Sexu zein drogen inguruko aholkularitza hiru bidetatik jaso ahalko dute herritarrek: aurrez aurreko saioen bitartez, telefonoz eta online. Biek ala biek arreta pertsonalizatua eta zuzena eskainiko diete interesa dutenei, norberaren egoerara egokituta. Gainera, anonimotasuna gordeko dute. Horrez gain, zerbitzu azkarra izango da, herritarren zalantzei ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko dira. Bi zerbitzuok doakoak dira.
Zerbitzuak
Sexu aholkularitza. Asteartetan izango dira aurrez aurreko saioak, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00 etatik 20:00etara. Twitter: @sexuaholkulari, sexuaholkularitza@gmail.com. Facebook eta Tuenti: Zarauzko sexu aholkularitza gunea.
Droga aholkularitza. Ostegunetan izango dira aurrez aurreko saioak, 18:00-20:00 bitartean.Twitter: drogen.info@gmail.com.
Facebook eta Tuenti: Zarauzko droga informazio gunea.
Zigordia kaleko 34. zenbakian eskainiko dituzte bi zerbitzuak eta honako da telefono zenbakia: 943-005128.