Zabalik dago udan Txurrumuskirekin begirale lan egiteko izen emateko epea

Karkara.eus 2012ko apirilaren 27a

Ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea eta euskaraz komunikatzeko gai izatea

Aurten ere Txurrumuski hasi da udaleku irekiak antolatzen. Hainbat jolas,

tailer eta dinamikarekin antolatutako udalekuak, uztailean eta abuztuan

izango dira, eta horietan be...

Ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea eta euskaraz komunikatzeko gai izatea

Aurten ere Txurrumuski hasi da udaleku irekiak antolatzen. Hainbat jolas, tailer eta dinamikarekin antolatutako udalekuak, uztailean eta abuztuan izango dira, eta horietan begirale lanetan jarduteko prest daudenei, deialdia egin nahi die aisialdi taldeak.

Interesa dutenek gure webgunean edo Orioko Kultur Etxean aurki dezaketen fitxa bidali beharko dute txurrumuski.orio@hotmail.com helbidera.

Izena emateko ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea eta euskaraz komunikatzeko gai izatea.

Bestalde, Txurrumuski lan-poltsa osatzen ari da taldeko zerbitzuetan lan egiteko. Ametsa gaztelekuko ekintzetan begiraleren bat beharko balute prest dauden horiei deituko liekete. Horretarako, udako begirale izateko bete behar duten fitxan laukitxoa markatzea nahikoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide