Trenaren Museoaren Fundazioak eta Valentin Foronda Institutuak hitzarmena sinatu dute

Urola Kostako Hitza 2012ko apirilaren 26a

Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Sozialaren Valentin Foronda Institutuak elkarlanean jarduteko hitzarmena sinatu dute. Bi erakundeak elkarrekin jardungo dute, burnibidearen historiaren eta honen Euskal Herriko testuinguru sozio-kulturalaren sakoneko ikerketa lanean. Akordioa gaur (osteguna) goizean sinatu dute, Azpeitian dagoen museoan, Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioaren zuzendari Maitane Ostolazak eta Valentin Forondaren Historia Sozialaren Institutuko zuzendari Jose Maria Ortiz de Orruñok. Lau urteko iraupena du akordioak. Horren baitan, Fundazioak Institutuaren esku jarriko ditu trenaren museoak dituen informazio eta dokumentu guztiak, "etorkizunean baimendutako ikerketa lan guztiak garatzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide