Orio Arraunketa Elkarteak ohiko batzar nagusirako deia egin die bazkideei. Hitzordua apirilaren 27an, ostiralarekin, izango da 19:00etan Kultur Etxean.
Honako hau da bilerarako prestatu duten gai zerrenda:
- 2012-2015 Zuzendaritza batzorde berriaren aurkezpena.
- 2011ko otsailaren 25ean eta irailaren 23an egindako batzarretako aktak irakurtzea eta onartzea.
- 2011 denboraldiko arraunketako emaitzak.
- Egoera Ekonomikoa. –2011ko gastuak eta sarrerak–.
- 2012ko aurrekontua 2012.
- Eskariak eta galderak.