Ostiralean usain goxoa zabalduko da Aizarnan. Izan ere, eskolako lorategian udaberri koloreko ekimena egingo dute: landare aromatikoak landatuko dituzte. 11:00etan da hitzordua, eta antolatzaileek mezu argia zabaldu dute: “Denon artean badugu gure ingurua hobetzerik. Udaberrian sartu gara eta garai ona da lorategiak alaitzeko”.
