Realekoak eskolan

Urola Kostako Hitza 2012ko apirilaren 26a

Joan den ostegunean, hilaren 19an, Realeko Iñigo Martinez, Asier Illarramendi eta Eñaut Zubikarai jokalariak Urola Ikastolan izan ziren. Ikasleekin solasaldia izan zuten futbolariek, eta euren bizitzaz, Realeko egungo egoeraz, eta etorkizunaz aritu ziren, besteak beste. Urola Ikastolakoek esan dutenez, «ikasleen zalantzak eta jakinminak asebete zituzten, eta ikasleek harrera oso beroa egin zieten, bertsoak abestuz eta oroigarri bana emanez».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide