Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Zaporra gaur arratsaldean Putzuzulo gaztetxearen kanpoaldean. Plazan egingo diote ongietorria bi preso ohiei, baina harako bidean gaztetxean izan dira, eta hainbat lagun izan dituzte ondoan bertan. Festa giroa nagusitu da han. Urtebeteko kartzela zigorra bete dute biek, terrorismoa goraipatzea leporatuta. Herritar anonimo baten salaketan oinarrituta jarri zieten zigorra, eta horregatik elkartasun erakusketa asko jaso dute denbora honetan hainbat herritarren partetik.