Orioko Udalak 11 langile hartuko ditu udan, kapineko zaindari, garbitzaile eta kabinen garbitzaile lanetan eta udaltzain laguntzaile postuak betetzeko, eta horretarako azterketak egingo dituzte etzi, Orioko kultur etxean, 09:00etan.
Aurten, 115 lagunek egingo dute larunbateko froga, aurreko urtean baino 39 gehiagok, hain zuzen ere. Kanpinean zaindari aritzeko lau lanpostu eskainiko ditu udalak, eta 86 herritarrek egin dituzte eskariak; kabinak garbitzeko bi lanpostu izango dira, eta 102 lagunek egingo dute etzi azterketa; udalak kanpineko komunetarako hiru garbitzaile kontratatuko ditu, eta 103 lagun aurkeztu dira postu horretara; udaltzain laguntzaile aritzeko, berriz, beste bina lanpostu eskainiko dituzte, eta aurten 28 oriotarrek nahi dute postu hori lortu.